Hasierako orria

2011/11/19

Ostiralaaa 2011-11-18


Atzo idazteko denborarik izan ez nuenez, gaur idatziko dizuet atzo egindakoa.

Gaur gelara sartu eta jolas librean aritu dira.  Gero, egunerokoarekin hasi gara, gaur arduradun berria tokatzen zen eta oso ondo egin du.  Ondoren, erakusketa antolatzen hasi gara, materiala pasillora atera dugu eta beraiek egin duten hostoen sailkapena paretan itsatsi dugu. Udazkeneko ipuina ere paretan itsatsi dugu. Hori egin ostean, gaileta banatu eta patiora jaitsi gara. Amaitzeko, txamarrak eta mantalak jantzi eta bazkaltzera joan gara.

Arratsaldean, gelara sartu eta berehala irakasleak gauza bat proposatu die ikasleei. Gelaz gela joatea beste adineko ikasleek erakusketaren berri izateko. Orduan, nahi zutenak borobilean jarri dira esan behar zutena entsaiatzeko eta nahi ez zutenak marrazkiak egiten egon dira.  Gero, beste gelakoei gonbidapena eman ostean, marrazkiak, hostoak,… paretan jartzen aritu gara, erakusketa muntatzen hasi gara. Ondoren, patiora jaitsi gara jolastera eta 4.30 etan ostiraleko abestiarekin etxera joan gara.

Astelehenean erakusketaren argazkiak jarriko dizkizuet!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario