9 etan gelara sartu eta jolas librea egiteko aukera izan dute. Gaur ere, haur batzuk iogur poteak ekarri dituzte hazia landatzeko. Jolas librean aritu ostean, gela txukundu eta marraren gainean lurrean eseri dira. Egunerokoari hasiera eman diote eta horretarako arduraduna altxatu eta bere zereginetan hasi da. Gero, ingelerara joan dira, ni bitartean irakaslearekin egon naiz. Segidan, pinuaren haziak landatzen aritu dira eta besteak puzzleak egiten egon dira. 11 ak aldera, patiora jaitsi eta jolasean ibili dira.
Arratsaldean psikomotrizitate gelara joan gara. Sartu bezain pronto haurrak zapatilak kendu dituzte eta ni bitartean, irakaslearekin dorrea egiten egon naiz. Zapatilak kendutakoan, lurrean dagoen marraren gainean eseri dira. Lehenik eta behin, arauak gogoratu dituzte eta 1,2 eta 3 zenbatutakoan, dorrea bota dute. Oso gustura ibili dira. Saio honetan, haur baten portaerak harritu nau, denbora guztian beste haurrei gauzak botatzen ibili da eta azkenean, besteak ez zuten haur horrekin jolastu nahi. Normalean, bakarrik ibiltzen da eta gaur besteekin jolastu nahi zuen baina ez zuen lortzen. Beste haur bat ere bakarrik ibiltzen da, ez du bere gelakoekin konektatzen. Ordubete egon dira saio honetan, eta ordu bat pasatu ostean, dena gorde eta lurrean eseri dira. Irakasleak ipuin bat kontatu behar zien. Batzuk lurrean etzan dira, beste batzuk berriz, eserita egon dira. Denak prest zeudenean, irakasleak ipuin bat kontatu die musikaren laguntzarekin. 4 ak aldera, psikomotrizitate gelatik atera, bakoitzari bina gaileta banatu eta jolas tokira jaitsi dira jolastera. 4.30 etan, txirrinak jo eta etxera joan gara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario