Praktikaldia amaitu zaigu eta honekin ere, blogari amaiera ematen diot, horretarako, nire blogaren zatiak, banan-banan azalduko dizkizuet zuek jakiteko bertan zer idatzi dudan.
Blogari hasiera emateko, nire burua aurkeztu nuen, zuek jakin dezazuen nor naizen, nongoa,… eta horretarako, aurkezpen moduko bat egin nuen.
Blog honetan ere, Jakintza ikastolaren informazioa txertatu dut, bertan, Urtxintxa proiektuan lan egiten dute eta horri buruzko informazioa irakurtzeko aukera duzue. Jakintza ikastolak, bi erakin ditu, bata, haur Hezkuntzakoena da eta bestea berriz, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzakoena. Biak, Ordizian kokatzen dira. Ni egon naizen gelan, hain zuzen ere, 5 urtekoen gelan, maskota antzeko bat zuten. Urtxintxa proiektuan pertsonaia ezberdinak daude adin ezberdinetan, eta nire gelan, 5 urteko gelan, Xango zen pertsonaia.
Ikastola honetan, egunero, egunerokoa (errutina) egiten zuten, hau da, 3 egunez behin, arduradun bat zegoen eta berak, bere gelakideen aurrean, zein egun zen, eguraldia, kontaketa,…egiten zuen, besteak lurrean eserita zeuden bitartean.
Gelan, gai ezberdinak lantzeko garaian, material ezberdinarekin lantzen zituzten. Esate baterako, hiztegia lantzeko garaian, hitz ezberdinak zituzten eta horien bitartez, jolas mota bat egiten zuten hitzak ikasteko.
Blog honetan, IKT ri buruzko hainbat galdera/erantzuna ipini ditut. Galdera horiek, nire tutoreari egin nizkion eta berak, oso ondo erantzun zizkidan. Ikastola honetan, informatika gela bat zuten, eta astean behin, Xango programak dituen ariketa ezberdinak egiteko aukera izaten zuten. Gelakide guztiak hartzen zuten parte eta denek ibiltzen ziren ordenagailuetan. Gela honetan ere, bideoak ikusten zituzten.
Praktikaldi osoan, egunero- egunero, egunekoa jartzen aritu naiz eta egunean bertan egindako ekintzak, sentimenduak, plazaratu ditut. Atal honi, egunerokoa deitu diot.
Ni egon naizen denboran, Udazkena lantzen aritu ziren. Gaia Udazkena zen, eta urtaro hau lantzeko, hainbat ekintza egin genituen. Irteera bat egin genuen, Larraitzera, eta primeran pasatu genuen. Gai hau lantzeko asmoz, erakusketa bat egin zuten eta egia esan, oso polita geratu zen. Haurrak, perretxiko ezberdinak ekarri zituzten eskolara erakusketan jartzeko asmoz eta perretxiko pila bat elkartu genituen. Egia esan, lan handia egin zuten, baina emaitza ere, primerakoa izan zen.
Donostiako Unibertsitateko gure irakasleak, 3 marrazki ezberdin egiteko eskatu zigun. Lehenik eta behin, ni eskolan marraztu behar genuen, eta bertan, gure txikitako gelaren oroitzapena plazaratu nuen. Egia esan, nire txikitako gelaren oroitzapen ona dut eta oso ondo gogoratzen dut nolako gela nuen. Bigarrenik, ni unibertsitatean marraztu behar genuen, eta bertan ere, unibertsitatean egiten duguna idatzi nuen. Amaitzeko, ni praktiketan, marraztu genuen, egia esan, marrazkia alderantziz dago jarrita, baina ezin izan dut ondo jarri. Bertan, egunerokoa egiten marrazten saiatu nintzen. Esan behar dut, marrazten ez naizela oso ona, baina ahal dudan hobekien marrazten saiatu naiz.
Nire txikitako oroitzapenak ere bertan islatu ditut. Bi motatako oroitzapenak idatzi ditut, alde batetik une onak eta bestetik une txarrak. Egia esan, ariketa hau egiteko garaian, nire amari galdetu nion ea bera oroitzen zen nire une on eta txarretaz, ni ez bainintzen oso ondo gogoratzen. Hala ere, une oneko oroitzapen gehiago ditut une txarrekoak baino, eta hori seinale ona da.
Nire praktikaldiarekin jarraituz, nire gelan ikusitako egoera esanguratsua azaldu dut. Agian ez da oso luzea eta ez daude asko, baina ezin izan ditut egoera esanguratsuak blogean ipini.
Egunak pasa ahala, nire bizipenak eta sentimenduak plazaratzeko, hausnarketa batzuk egin nituen eta bertan nola sentitu naizen irakurtzeko aukera izango duzue. Lan guztia egin ostean, hausnarketa finala (meta) egin dut, bertan nire praktikaldia, hausnarketa honen bitartez borobiltzen baitut.
Amaitzeko, ebaluazio bat egin nuen, eta bertan, hainbat galderei erantzun diet.
Argazki batzuk.
Besterik gabe, hau izan da nire lehen praktikaldiko bloga, espero dut zuen gustukoa izatea. Mila esker Jakintza ikastolari eta nire gelako 5 urteko haurrei eta irakasleari.
No hay comentarios:
Publicar un comentario