Haur hezkuntzako gela hau euskalduna dela esan dezakegu, gehienak, familia euskaldunekoak baitira. Orokorrean, denek euskaraz hitz egiten dute, baina badago salbuespen bat. Haur bat hobeto moldatzen da gaztelerarekin, baina hala ere gelan dagoen bitartean euskaraz hitz egiten saiatzen da. Hala ere, ez dago beste gelakideen hizkuntza maila berdinean, hau da, ez du besteak bezala euskaraz hitz egiten. Honetaz aparte ere, askotan faltatu izan da gelara eta horrek ere, haurrari kalte egiten dio, izan ere, euskaraz ikastolan bakarrik hitz egiten du eta etortzen ez bada, arlo horretan atzeraka geratuko da. Hala ere, laguntza gelara joaten da.
Nire galdera hau da, zer egin beharko genuke haur honek besteen mailara ailegatzeko, hau da, euskara mailara?
No hay comentarios:
Publicar un comentario