Aurretik, Jakintza ikastolak URTXINTXA proiektuan murgildurik dagoela aipatu nuen, eta orain, informazio pixka bat zabalagoa emango dut.
URTXINTXA PROIEKTUA:
Haur Hezkuntzako Jakintza ikastolan ikusi dudan bezala, urtxintxa proiektua erabiltzen dute. Horrela, esan beharra dago, proiektu hau derrigorrezko haur hezkuntzako ikas materiala dela. Haur Hezkuntza etapa zabala den heinean (0-6urte), eta ziklo bakoitzak bere zeregina duenez hezkuntza prozesuan, hauen arteko eta beste etapekiko loturak zainduaz curriculum eskaintza koherente, bateratu eta egokia eskaintzeko asmotan sortua. Gainera, Haur Hezkuntzak garrantzi handia du haurraren garapen osoan, etapa horretan garatzen hasten baitira adimenaren gaitasunak, nortasunaren ezaugarriak, gorputzaren ahalmenak, gizarteratze eta harremanetarako hastapenak, etab. Eta horri erantzuteko dago sortua proiektu hau. Haur Hezkuntzako URTXINTXA proiektuak biltzen dituen ezaugarriez gain, haurren garapena sustatzeko elementu berriak ere eskaintzen ditu.
Urtxintxa proiektuak honako ezaugarri hauek ditu:
Haurra bere osotasunean hartzen duen proiektua
- Gaitasunen garapenean oinarritua.
- Ikaskuntza esanguratsua eskaintzen duena eta ikasle aktiboaren bila dabilena.
- Aniztasuna errespetatzen duena.
- Balioen eta jarreren hezkuntzarekin konprometitua.
Euskal Herri osorako egina
- Jatorriz euskaldun nahiz erdaldun diren haurrak euskaraz eta curriculum bateratuan hezteko proposamena.
- Curriculumaren euskal dimentsioari garrantzia ematen diona.
- Herrialde guztietako erreferentziak jaso eta euskalkien presentzia ziurtatuko duena.
- Euskalduntasunetik abiatuz, kultura unibertsalerako bidea egiten duena.
Diseinu bateratu eta eraginkorra
- Derrigorrezko Hezkuntzarako curriculum deskribapen bateratua.
- Hezkuntza asmoak argi eta zuzen azaltzen dituena
No hay comentarios:
Publicar un comentario