Hasierako orria

2012/01/11

Errutina


Oraingo honetan, egunerokoa nola egiten duten azalduko dizuet.

3 egunez behin, arduradun berria egoten da eta hori zerrendaren bitartez aukeratzen da. Denak lurrean esertzen direnean, arduraduna denen aurrean jartzen da irakaslearen ondoan eta orduan hasten da arduradunaren zeregina.

Lehenik eta behin, arduradunak bere burua aurkezten du eta ondoren, bere urtebetetze eguna zein den esaten du. Hori egin ostean, asteko zein egun den esan eta Xangori salto egiten diote eta dagokion egunean jartzen dute. Gero, eguna borobiltzea tokatzen da eta egutegiko eguna borobiltzen dute dagokion kolorearekin. Segidan, arbelean idazten dute eguna. 

Egunarekin amaitu ostean, eguraldiarekin hasten dira, zein eguraldi dagoen begiratzen dute eta bai marrazkia eta bai dagokion izena, bertan ipintzen dute.

Ondoren, denak zutik jarri eta kontaketarekin hasten dira. Lehendabizi zenbat neska dauden kontatzen dute, gero zenbat mutil eta amaitzeko, guztira zenbat dauden kontatzen dute. Kontaketa egin ostean, etorri direnak eta ez direnak ipintzen dituzte zenbakien bitartez. Horrela, honen bidez, matematika lantzen dute, esate baterako , batuketak.

Hau da, beraiek egunero egiten duten errutina eta erabiltzen duten materiala hemen jartzen dizuedana da.


No hay comentarios:

Publicar un comentario