Hasierako orria

2011/10/30

Jakintza ikastola

Jakintza, Ordizian kokatuta dagoen ikastola da.  2 urtetik, 18 urte bitartera ikas daiteke bertan. Bi eraikin ditu, bata, 2 urtetik 5 urte bitartekoentzat da:
                                        

  bestea, 6 urtetik 18 urte bitartekoentzat:

Ikastola honek, hainbat zerbitzu eskaintzen ditu:
1.      Jangela
Ikastolako jangela zabalik dago ikastolako ikasle eta irakasleentzat ikasturte osoan zehar. Bertan zerbitzatzen den bazkaria sukaldariek ikastolako sukaldean prestatzen dute egunero.
2.      Haurtzaindegia
Haurtzaindegia ere eskaintzen da eta ondorengo hau da beren ordutegia:  goizeko 7 etatik  9 etara. Arratsaldean, 4.30 etatik 6 etara.
3.      Garraioa
Autobusa ere eskaintzen dute. Goizean, eguerdian eta  arratsaldean eskaintzen da.

Haur hezkuntzan, Urtxintxa proiektua erabiltzen dute.  Urtxintxa proiektuaren ezaugarriak honako hauek dira:
·         Haurra bere osotasunean hartzen duen proiektua
·         Euskal Herri osorako egina
·         Diseinu bateratua eta eraginkorra
Urtxintxa proiektuari buruz hizketan jarraituko dut eta erabiltzen duten materiala ere erakusten joango naiz.
Jakintza ikastolak, aurkezpen bideo bat egin zuen eta honako hau da:


No hay comentarios:

Publicar un comentario