Hasierako orria

2011/10/27

Lehenengo hiru egunetako sentsatzioak

Lehenengo hiru egunak pasata, hausnarketa txiki bat egiteko tarte bat hartu dut. 

Nahiz eta aurretik beste praktika batzuk egin beste ikastetxe eta adin  desberdinekoekin, 2 eta 0-1 urtekoekin, hain zuzen ere,  Jakintza ikastolara joan nintzenean oso urduri nengoen. Hemen, 5 urteko taldean nago eta ez nekien nolako taldea izango zen, nolakoak izango ziren,… eta horregatik, nahiko urduri joan nintzen.
 
Egia esan, alde handia  sumatzen dut nire lehenengo eguna eta hirugarren egunarekin. Oroitzen dut, lehenengo egunean, oso urduri nengoela eta horrek ez ziten onerako egiten, blokeatu egin bainintzen.  Gelara sartu eta ez nekien zer egin, zer esan… haurrak ere, ez nituen ezagutzen, orduan lehenengo eguna,  behaketa izan zen. Gehien bat, behatzen egon nintzen eta beraiek duten dinamika ikasten joan nintzen eta oraindik ere ikasten nabil.  Lehenengo egunean, oso gustura bueltatu nintzen etxera, oso talde eta irakasle jatorrak tokatu baitzaizkit.

Bigarren egunean, lasaiago joan nintzen eskolara. Haurrak, pixkanaka-pixkanaka ezagutzen noa eta horrek, lasaitasun puntu bat ematen zidan.  Bigarren egunean, nik ere asko ikasi nuen, hostoen inguruan hitz egin zuten, eta egia esan, ni hosto guztien izenaz ez nintzen oroitzen eta honekin, memoria pixka bat landu nuen. 

Hirugarren egunean ere, nahiko lasai joan nintzen, konfiantza hartzen bainoa, bai irakasle eta haurrekin.
Egia da esaten dutenean, ikasleengandik ere ikasten dela, beraiek beren ekarpenak egiten dituzte eta beharbada, zuri bururatzen ez zaizun gauzaren bat esaten dute eta horregatik, oso aberasgarri da haurren ekarpenak entzutea.

Hiru egun hauek pasata, esan nahiko nuke, oso gustura nagoela ikastetxean. Asko ikasten ari naiz eta irakasleak ere, ikasgelako  dinamika nolakoa den ere azaltzen dit.  Hurrengoan, berriz azalduko dizuet nire praktikaldiko sentsazioak, beste hausnarketa bat eginez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario