Gaur denak oso pozik joan gara eskolara, gaur ostirala baita. Beti bezala, goizeko 9 etan txirrinak jo du eta denak gelara igo dira. Lehenengo 40 minutuetan, jolas librean aritzeko denbora izan dute. Gaur, batzuk, beste jolas berri batean haritu dira, denda bat egin dute. Irakasleak, gezurretako dirua banatu du dendan ibiltzeko. Jolas honetan, neskak aritu dira, mutilak kotxeekin ibili dira. Jolas librea egiten dutenean, oso ondo pasatzen dute. 40 minutuak pasa direnean, gela txukundu eta arduradunaren txanda zen. Arduradun berdina 3 egunetan egoten da eta orduan, gaur beste arduradun bat izendatu dute. Pixka bat kostatu zaio arduradunaren zereginak egitea, hau da, bere burua aurkeztu, zein egun den esan eta borobildu, bere urtebetetze eguna zein den esan,… hau dena egin eta gero, denak U forman jarri dira eta antzerkiaren txanda zen oraingo honetan. Hau egin baino lehen eta ipuinak eta antzerkiak kontatu aurretik, abesti bat abesten dute:
Zatoz gurekin goazen,
emaidazu muxu,
ipuin polit- polit bat,
entzun nahi ahal duzu.
Lai lai lai lai lai lai
entzun nahi ahal duzu.
Hemen jarri dudana da abestia, eta beti abesten dute. Antzerkiarekin jarraituz, irakasleak ipuina antzezten zuen bitartean, haurrak kopiatu egiten zien, irakasleak egiten zuen guztia egiten zuten haurrek. Antzerkiarekin amaitu ostean, bakoitza bere eserlekuan eseri da eta oraingo honetan, lana egiteko garaia zen. Bakoitzari, liburuxka bat banatu die eta gaurko ariketa egiteko prest jarri dira. Lehenik eta, haur bakoitzak bere izena liburuxkan jarri du, gero, hostoak lantzen ari garenez, irakasleak eta nik arbelean lau hosto mota marraztu ditugu eta marrazki bakoitzaren gainean dagokion izena ipini dugu. Beraien lana zera zen, arbelean zeuden hostoak beren liburuxkan kopiatzea eta dagokion izena jartzea. Orokorrean, oso lan politak egin dituzte, oso langileak dira. 11.30 etan atsedeneko ordua zen, eta beti egiten dugun bezala, lehenengo komunera joan, gero gaileta banatu eta listo! Atsedenera joateko prest!
Arratsaldean, tenperarekin margotzeko aukera izan dute. Denak, mantala jarri eta margotzen hasi dira, hori bai, udazkenarekin loturik egon behar zuen marrazkia. Oso marrazki politak egin dituzte, egia esan, artista batzuk dira haur hauek. Denek margotu dutenean, maitane eta biok, ikasgela garbitu dugu haurrak atsedenean zeuden bitartean. Arratsalde polita izan da. 16.30 etan txirrinak jo duenean, abesti bat hasi da “Ostirala” abestia hain zuzen ere. Hemen uzten dizuet ostiraleko abestiarekin, asteburu ona izan!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario