Hasierako orria

2011/10/27

3. eguna 2011-10-27

Gaur, hirugarren eguna izan da. Hirugarren eguna izanik, nahiko lasai joan naiz, haurrak ezagutzen bainoa.


Beti bezala, goizeko 9 etan txirrinak jo du eta denak gelara sartu dira. Ez dira denbora asko egon, izan ere, ingelerara joan behar zuten. Haurrak ingeleran zeuden bitartean, ni irakaslearekin egon naiz gauzak egiten. 9.30 etan ingelera amaitu eta gelara joan dira orduan, jolas librea egiteko aukera izan dute. Batzuk, ordenagailuan ibili dira. Ordenagailuan, ariketa eta jolas  desberdinak egin daitezke eta oso ondo pasatzen dute, beti dago baten bat ordenagailuan. Beste batzuk, marrazkiak egiten haritu dira, ekintza hori egiten, oso ondo pasatzen dute, esan beharra daukat, asko gustatzen zaiela marraztea.  Jolas librean aritu eta gero, irakasleak jasotzeko esan die sorpresa bat baitzuen beraientzat. Gela osoa txukuntzean, haur guztiak marraren gainean eseri eta irakasleak sorpresaren berri eman die. Sorpresa zera zen, psikomotrizitate gelara joatea, beraiek astearte arratsaldean izaten dute saio hau, baina asteartean jai izan zenez, gaur joateko aukera izan dute. Denak, ilera batean jarri eta psikomotrizitate gelara abiatu gara, bertan, zapatilak jarri eta lurrean eseri dira bata bestearen ondoan. Ni bitartean, irakaslearekin dorrea eraikitzen aritu naiz. Dorrea egin ostean, irakasleak zein arau dauden galdetu die eta haurrak berehala hau erantzun dute: “ ezin da minik eman eta ezin da minik hartu” hori esan eta gero, irakasleak 1,2 eta 3 esandakoan segituan altxatu eta dorrea puskatu dute. Hor hasi da haurren jolasaldia. Ez dira denbora asko egon, izan ere, gaur ez zen saio honen eguna, baina denboratxo bat egon dira. Oso gustura egon dira saio honetan, talde txikiak egiten direla aipatu nahiko nuke. Ordua iritsi denean, irakasleak jasotzeko esan eta denak jasotzen hasi dira, hala ere, bazeuden bat edo beste eskakeatu egiten zirenak. Dena txukun utzi dugunean, zapatilak jarri eta gelara joan gara. Gelan, hiru ilara eginez, lurrean eseri dira eta oraingoan arduradunaren txanda zen. Arduraduna altxatu eta lehenik eta behin, bere burua aurkeztu du. Gero, bere urtebetetze eguna zein den esan, zein egunetan gauden ere esan du,… arduradunak esan behar zuen guztia esan du. Hori egin ostean, hiztegiaren txanda zen, irakasleak definizio bat esan eta haurrak hitza asmatu behar zuten.  11.30 etan atsedenera joan baino lehen, komunera joan, gaileta banatu eta segituan jolastokira joan dira jolastera. Atzo esandako haurra, bakarrik jolasten aritu zela jolas ordu guztian, gaur beste haur batekin jolasten aritu da, baina ohartu naiz, bakarrik haur horrekin jolasten duela eta ez beste guztiekin. 12.10 ean, gelara igo gara, txamarra eta beste batzuk mantala jantzi eta bazkaltzera joan gara.


Arratsaldean berriz, txirrina jo bezain pronto, haur guztiak gelara igo dira. Gelara sartu eta lurrean eseri dira, beti bezala, hiru ilera eginez. Oraingo honetan, ipuinaren txanda zen, irakasleak ipuina kontatu die, “Artzain gezurtia”ren ipuina hain zuzen ere. Irakasleak, oso ondo antzeztu du ipuina, bere toke pertsonala eman dio eta oso ondo geratu da. Ipuina amaitzean, beren iritzi pertsonalak kontatzeko garaia zen eta haur bakoitzak, ipuinari buruzko iritziak eman ditu.  Hau guztia egin eta gero, jolas librean aritu dira. 15.30 ak aldera, gela guztia txukundu eta bideo gelara abitu gara, bertan beste taldekoekin elkartu eta hiru bideo txiki ikusi ditugu. 16.00 ak aldean, komunera joan eta gaileta banatu ostean, jolastokira joan gara, baina oraingo honetan, ikastetxe barruan aritu dira, kanpoko parkea bustita baitzegoen. 16.20 aldera, gelara igo, txamarrak jantzi, ilera bat egin eta 16.30 etan txirrinak jo duenean, denak etxera joan gara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario