Hasierako orria

2011/10/24

1. eguna 2011-10-24


Gaur nire lehen eguna izan da Jakintza ikastolan. Hasiera batean nahiko urduri nengoen, baina denbora pasa ahala lasaitzen joan naiz.

Goizeko 9 etan, haurrak gelara sartzen joan dira eta ni bertan nengoen ze esan ez nekiela. 9 etatik 9.30 etara jolas librea egin dute, batzuk marrazkiak egin dituzte, beste batzuk, puzzlean aritu dira, beste batzuk ordenagailuan... 9.30 etan gelaren erdian jarri eta arduradunak bere eginbeharrak egin ditu: bere burua aurkeztu du, gero, ze egun den, zer nolakoa eguraldia egiten duen, gelan zenbat dauden,(zenbat neska eta zenbat mutil) eta hori guztia egin ostean, joku bat egin dugu. Denak, borobil batean jarri gara eta irakasleak baloi bat ekarri du, orduan, baloia zuenak bere izena esan behar zuen. Hori egin ostean, haur guztiak ingelerara joan dira, eta gai hau beste gela batean ematen dute. Ni bitartean, nire tutorearekin egon naiz eta eskolaren funtzionamentua pixka bat azaldu dit.  Ingelesean, 30 minutu egon dira eta gero denak gelara etorri dira, ni eta irakaslea bertan geundelarik. Denak gelara etorri direnean, irakasleak hilabete hontako gaia azaldu die; Udazkena eta honi buruzko datuak eta abar.. esaten aritu dira. 11.30 etan atsedena egin dugu, eta haurrak, ikastetxe barruan duten patioan jolasteko aukera izan dute. 12.15 etan haur guztiak jantzi eta batzuk etxera eta beste batzuk jangelara joan dira.

Arratsaldean berriz, 14.30 etan sartu gara eta goizean bezala, lehenengo ordu erdian jolas librea egin dute, gero udazkenaren  inguruan lan egin behar dutenez, irakasleak, hosto ezberdinak erakutsi dizkie.Azalpen guztiak eman eta gero, patiora atera gara, eta oraingoan kalera irten gara. 16.30 etan txirrina jo eta haur guztiak etxera joan dira.
Hau izan da nire gaurko eguna, esan beharra daukat, oso irakasle eta talde jatorra tokatu zaidala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario