Gaur bigarren eguna zenez, nahiko lasai egon naiz, lehenengo eguneko urduritasuna alde batera utzi eta pilak kargaturik joan naiz.
Goizeko 9 etan txirrinak jo eta haur guztiak gelara sartu dira. Irakaslea eta ni bertan geunden. Aurreko egunean esan nuen bezala, Udazkena dute gai bezala eta horregatik, gaur hosto ezberdinak ekarri behar zituzten. 9.10 etan haurrak ingelerara joan dira eta ni irakaslearekin geratu naiz haurrak ekarri dituzten hosto ezberdinak begiratzen.
Ordu-erdi 1 pasa ostean, haurrak gelara igo dira eta borobil bat eginez, lurrean eseri dira. Aurkezpeneko txanda zen eta orduan, haur bakoitzak, ekarri dituzten hostoen izenak esan, nondik ekarri dituzten, norekin joan diren biltzera... banan- banan azaldu dute. Azalpen guztiak eman eta gero, irakasleak jolas librean aritzeko aukera eman die. 11.30 etan, gela txukundu eta gaileta banatu eta gero, ikastetxe kanpoan dagoen parkera jaitsi gara jolastera. Jolas orduan geundenean, gauza batez ohartu naiz, haur bat bakarrik zegoen eta atsedeneko ordu guztian bakarrik egon da. Ez du beste haurrekin jolastu. 12.10 ean gelara igo gara, batzuk mantala jantzi eta beste batzuk, etxera joateko jertsea jarri dute. Hori egin ostean, jangelakoek ilara bat eta etxera joan behar zirenak beste ilera bat egin dute. 12.15 etan txirrinak jo duenean, batzuk jangelara eta besteak etxera joan dira.
Arratsaldean, 14.30 etan sartu gara eta sartu bezain pronto, lurrean eseri dira hiru lerro eginez. Arduradunaren txanda zen oraingo honetan. Arduradura altxatu eta lehenik eta behin, bere burua aurkeztu du eta ea pozik ala triste dagoen esan du, gero, bere urtebetetze eguna noiz den esan du, ondoren, ze eguraldi egiten duen eta zein egun den esan du. Amaitzeko, haur guztiak zutik jarri dira eta arduradunak denak zenbatu ditu, zenbat neska eta zenbat mutil eta denera zenbat dauden ere kontatu du. Hori egin ostean, hiztegiaren txanda zen. Gaur, gazta hitza tokatzen zen eta irakasleak gaztaren ezaugarriak esan dizkie haurrei. Ondoren, irakasleak definizio batzuk esan eta beraiek zein hitz zen asmatu behar zuten. Hiztegiaren atalarekin amaitu dugunean, jolas librean aritu dira, batzuk marrazkiak egiten, beste batzuk plastilinarekin…. Arratsaldeko 4rak aldera, gauza guztiak jaso eta komunera joan dira, gero bakoitzari bina gaileta banatu eta jolastokira joan dira jolastera. 16.15 inguru, gelara igo gara, eta txamarra hartu eta ilara bat egin dute. 16.30 etan txirrinak jo eta denak kalera irten gara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario