· Nola lantzen dira informazio eta komunikaziozko teknologiak?
Ikastolan, ordenagailuz betetako gela bat dago eta 5 urteko haurrak, astean behin, gela horretara joaten dira urtxintxa metodoak ekartzen dituen ordenagailuko ariketa ezberdinak egitera.
· Ze nolako materiala erabiltzen dute?
5 urteko gelan radio kaseta dago eta bertan musika eta ipuinak entzuteko aukera dute. Ikastola honetan, Urtxintxa metodoa erabiltzen dute eta bertan, Ttanto, Txirrit eta , Xango daude eta hauek, CD bat daukate ipuinak, jolasak, abestiak eta antzekoak bertan daudelarik.
· Interneta erabiltzen da? Zertarako?
Interneta ez dute erabiltzen, irakasleek bakarrik erabiltzen dute interneta.
· Parte hartzen dute IKTko proiekturen batean? Zein da eta zertan datza?
Urtxintxa proiektuan, Xango multimedia CDrom a. Bertan, abestiak, ipuinak, ariketak… daude. Ariketa horiek, liburuxkaren bitartez eta ordenagailuaren bitartez egiten dituzte.
· Nola lotzen da metodologia iktarekin?
Erabiltzen duten metodologia Urtxintxa proiektua denez, ikt eta metodologia batera doaz.
· Zerbait berezia egiten da sormena lantzeko teknologiarekin? Zer? Nola?
Ez da ezer berezirik egiten.
· Zertarako erabiltzen da bideoa eta nola?
Asteko bi egunetan, bideo gelara joaten dira bideoa ikustera. Bi egun horietan, bideo ezberdinak ikusteko aukera dute. Asteazkenetan, beraiek ekarritako bideoa ikusteko aukera izaten dute eta ostegunetan berriz, Urtxintxa metodoak ekartzen dituen bideo ezberdinak ikusteko aukera izaten dute.
· Proiektu telematiko batean parte hartzen al dute? Adibidez, Pelutxe proiektua.
Ez dute proiektu telematiko batean parte hartzen.
· Zerbait egiten da kritikotasun alderdia teknologiaren aurrean?
Bai. Gai bat amaitzen dutenean, haurrak beraien iritzia emateko aukera izaten dute eta horren arabera irakasleak badaki zer nolako iritzia duten emandako gaiarekiko.
· Zer nolako galderak planteatzen diote gurasoek zure gelako irakasleari IKTeri buruz (adibidez…komenigarria da ordenagailuarekin jolastea edo hainbeste telebistaren aurrean egotea)?
Normalean, ez diote IKT ri buruzko galderak planteatzen.
· Aholkuak eskatzen diote?zertaz?
Gehien bat baliabideak eskatzen dizkiote. Esate baterako, ez dutela Xangoko CD rom a, ez dituztela abestiak,… baina guzti hori salgai dute.
· Nola egin du gelako irakasleak bere prestakuntza ikteko arloan? Bere kabuz? Ikastaro batean? Eskolan?
Unibertsitatean egin zuen, berak IKT ko ikasgai bat zuen eta bertan ikasi zuen. Ondoren, titulu bat eman zioten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario