Hasierako orria

2011/11/12

OSTIRALA!!! 2011-11-11

kaixo!!

Atzo idazteko denborarik izan ez nuenez, gaur idatziko dizuet atzo egindakoa.

Atzoko eguna ezberdina izan zen, Larraitzera joan ginen eskursiora!!


Goizeko 9 etan, beti bezala txirrinak jo eta gelara joan ginen, bakoitzaren motxilak pertxeroetan utzi eta gelara sartu ziren 10 etan autobusa hartu behar genuenez, ordu-arte jolas  librean aritzeko denbora izan zuten. Gelan geundela, irakasleak eskursioko arauak birgogoratu zituen. 9.45 aldera, kalera irten ginen eta autobusa bertan zegoen gure zain. 5 urteko haur guztiak autobusera igo eta Larraitzera abiatu ginen. Larraitzen behorrak, zuhaitz ezberdinak, hostoak,… ikusteko aukera izan genuen. 



Gero, bertan dagoen parkean aritu ziren jolasean. Ikastolan landutako zuhaitzak ikusteko aukera ere izan geunen. 11.30 ak aldera, haur guztiei bina gaileta banatu genien eta jolasean jarraitu zuten. 12.30ak aldean bazkaldu genuen, Larraitzen mahai batzuk daude eta 4 mahai ezberdinetan zatitu eta bazkaltzen hasi ginen. Bazkaldu ostean, jolasteko aukera izan zuten. Batzuk, makil txikiak hartzen egon ziren san juan sua bezala egiteko.

Beste batzuk karakolak biltzen egon ziren. Oso gustura aritu ziren. Arratsaldeko 2.30 ak aldean, Abaltzisketara abiatu ginen. Larraitzetik Abaltzisketa bide gorri bat dago eta hortik joan ginen. Abaltzisketako bidean gezurretako animaliak zeuden itsatsita eta animali ezberdinak ikusi genituen. Bide horretako pasai zoragarria ikusteko aukera ere izan genuen.

Abaltzisketara iritsi ginenean, parke batean geratu ginen eta bertan ibili ziren jolasean. 3.45 etan autobusa hartu eta Ordiziara abiatu ginen. Ikastolara iritsi eta denbora zegoenez, jolas tokian geratu ziren jolasten. 4.30 etan txirrinak jo eta gurasoena joan ziren. Ostiralero bezala, ostiraleko abestiarekin agurtu ginen.

Oso egun polita izan zen ostiralekoa. Oso gustura ibili ginen eta eguraldi ona egin zuenez, naturaz gozatzeko aukera izan genuen. Haurrak ere, oso gustura ibili ziren!!! 

 Besterik gabe, asteburu ona pasa!!!
               

No hay comentarios:

Publicar un comentario