Hasierako orria

2011/11/02

5. eguna 2011-11-02


Asteburu luze hau eta gero, berriz ere ikastolara bueltatu gara. Goizeko 9 etan txirrinak jo eta haur guztiak gelara igo dira. Asteazkenero bezala, ingelerara joan dira. 9.30ak inguru, berriz ere bueltan etorri dira eta jolas librea egiteko aukera izan dute. Oso ondo pasatu dute jolasean. Orain denda txiki bat egin dutenez, bertan oso gustura ibiltzen dira. Jolas librea amaitzean, denak lurrean dagoen marran eseri eta arduradunari txanda eman die. Arduradunak bere zereginak egin ditu; bere burua aurkeztu, zein egun den esan, ze eguraldia egiten duen esan, ikaslea zenbatu,… hori egin ostean, denak borobil batean jarri eta hosto ezberdinak ikusten aritu gara. Gaur, beste ikasle batzuk ekarri dituzte hostoak, eta bakoitzak ekarri duena azaltzeko aukera izan dute. Azalpen guztiak entzun ditugunean, irakasleak proposatutako joko batean ibili dira. Egia esan, oso gustura aritu dira jolasean eta denek parte hartu dute. 11.30 etan, lehendabizi komunera joan dira, gero gaileta banatu eta kanpoan dagoen parkera jaitsi dira jolastera. 12ak aldera, gelara igo gara eta dagokion txamarra jantzi eta 12.15 etan txirrinak jo duenean, denak bazkaltzera joan gara. Batzuk etxera eta beste batzuk jangelara.

Arratsaldean, txirrinak jo dunenean denok gelara igo eta  marraren gainean eseri garenean, hiztegiarekin hasi gara. Gaur, hiztegia perretxikoen ingurukoa zen eta lau perretxiko mota ezagutu ditugu.  Hiztegiarekin amaitu dugunean, haur bakoitza bere eserlekuan eseri eta ariketa bat egiten hasi dira. Ariketa, perretxiko ezberdinak margotzea zen. Gaur egun berezia zen, beste gelako haur baten urtebetetze eguna zen, orduan, ariketa amaitu dugunean, beheko parkera jaitsi gara jolastera. Bokadiloa ere izan dute eta oso pozik egon dira jolasean. Beti bezala, 4.30 etan txirrinak jo eta denok etxera joan gara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario