Goizean, gelara sartu eta jolas librean aritzeko denbora izan dute. Ondoren, ordenagailuko gelara joan gara eta ordenagailuetan aritu dira. Bertan ariketa mota ezberdinak egiten aritu dira. Segidan, gelara sartu gara eta ingelerara abitu gara. Azken saio hau amaitu ostean, gelara igo eta egunerokoa egiten hasi gara. Gaur beste arduradun bat zen eta oso ondo aritu da. Amaitzeko, gaileta banatu eta jolas tokira jaitsi gara jolastera. 12.15 etan bazkaltzera joan gara.
Arratsaldean, psikomotrizitate saioa izan dute eta oso gustura ibili dira. Gaur, zapiak eta pultserak atera ditu irakasleak. Gero, dena txukundu eta gelara joan gara. Gaileta banatu eta jolas tokira jaitsi gara. 4.30 etan txirrinak jo eta etxera joan gara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario