Hasierako orria

2011/11/21

Erakusketako argazkiak

 Ikusten dituzuen hostoak, haurrak ekarritakoak dira, hosto hauek periodiko artean egun batzuk eduki genituen eta gero kartulinan jarri, dagokion izena idatzi eta plastifikatu genituen.

 Hemen, ipuin bat azaltzen da eta haurrak marraztutako ipuina da. Irakasleak, psikomotrizitate gelan kontatu zien ipuina musikaren laguntzaz eta beraiek ipuinaren izenburua jarri eta marrazkiak egin zituzten.

 Marrazki hauek, tenperarekin egin zituzten eta udazkenaren inguruan izan behar zuen.

 Hau da gaur jarritako erakusketa, bertan, perretxikoak eta fruitu ezberdinak azaltzen dira.

 Perretxiko mota bat jartzen dizuet. Asko ekarri dituzte eta nik hauek erakusten dizkizuet.

Hauek, jarritako fruituak dira.

Hau da erakusketan jarri duten guztia. Oso polita geratu dela?

No hay comentarios:

Publicar un comentario