Asteko azkeneko eguna eta denok oso umoretsu joan gara eskolara. Goizeko 9 etan sartu eta jolas librean aritu dira. Gehiengoa marrazkiak egiten aritu da, beste batzuk puzzleak egiten…jolas librean ibili eta gero, egunerokoari hasiera eman diote. Gaurko egunean, arduradun berria zen eta urduri xamar jarri dela aipatu nahiko nuke. Hala ere, nahiez eta urduri jarri, oso ondo egin du arduradunaren papera eta azalpen guztiak oso ongi eman ditu. Ondoren, Udazkenean zuhaitzei hostoak zergatik erortzen zaizkien ipuin baten bidez kontatu du. Denak isil-isilik egon dira irakaslearen ipuina entzuten. Segidan, bakoitza bere tokian eseri da eta lanak egiteko txanda zen. Beren koadernoa atera eta irakasleak ariketa azaldu die. Ariketa azaldu ondoren, lanari ekin diote. Bukatu ostean, atsedenera joan gara. Gaur atsedenean, esku pilotan aritu naiz haur batzuekin eta oso ondo pasatu dut. 12.15 etan txirrinak jo, eta bazkaltzera joan gara.
Arratsaldean, beheko belardira jaitsi gara eta hostoak esploratzen aritu gara. Ikastolan dauden zuhaitzak aztertu ditugu eta hostoekin jolasteko aukera izan dute. Oso ondo ibili dira. Gero, gaileta banatu eta jolasean jarraitu dute. Egia esan, primeran pasatu dute. 16.30 etan, txirrinak jo eta ostiraleko abestia hasi denean kalera irten dira gurasoena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario