Hasierako orria

2011/11/17

osteguna!!! 2011-11-17


Goizean, lehenengo orduan, ingelerara joan dira. Ondoren, jolas librean aritu dira eta txandaka hostoak margotzen egon dira tenperarekin, atzoko ariketa jarraituz. Segidan, gela guztia txukundu eta egunerokoarekin hasi gara. Gaur, irakasleak, egunerokoa niri egiteko aukera eman dit eta  proposatu didanean urduri jarri naiz, baina gero urduritasuna alde batean utzi eta egunerokoarekin hasi gara. Esperientzi polita izan da. Egunerokoarekin amaitu dugunean, denak borobil batean jarri eta jolas bat egin dugu. Lurrean hosto batzuk jarri ditugu, hosto horiek kartulinan daude itsatsita eta horiekin haritu gara. Kartulinak buruz behera jarri eta banaka altxatu eta zein hosto mota den asmatu behar zuten. Orokorrean oso ondo egin dute. 11.30 etan jolas tokira jaitsi gara eta 12.15 etan bazkaltzera joan gara. 

Arratsaldean berriz, sartu eta lurrean eseri gara. Irakasleak arratsaldeko plana azaldu die eta lanean hasi dira. Bakoitza bere eserlekuan eseri da. Hurrengo astean erakusketa jarri behar dute eta horregatik, gurasoei ohar bat bidali behar die erakusketaren berri izateko. Haurren lana, gurasoei ohar hori egitea zen eta ohar horretan erakusketa noiz, ze ordutan eta non den idatzi dute. Orokorrean oso ondo aritu dira. Batzuk segituan idazten dute, beste batzuei berriz,  gehiago kostatzen zaie, baina esan behar dut, denak oso ondo idatzi dutela. Ondoren, zenbakiekin aritu gara jolasean. Segidan, bideo gelara joan gara eta ordenagailua puskatuta zegoenez, irakasleak ipuin bat kontatu die. Gero, patiora jaitsi gara eta 4.30 etan etxera joan gara.

Hau izan da nire osteguneko eguna!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario