Hasierako orria

2011/11/03

6. eguna 2011-11-03


Gaur, ostegunero bezala, 9 etan ingelerara joan dira. 9.30 etan gelara etorri eta jolas librean aritu dira. Asko gustatzen zaie dendetan jolastea, oso ondo pasatzen dute. Jolas librean ibili eta gero, gela guztia txukundu eta marraren gainean jarri dira. Marraren gainean eseri, arduraduna altxatu eta egunerokoari hasiera eman diote. Gero, ikusi-makusiren jokoa egin dugu.  Joko honetan, denek parte hartzeko aukera izan dute. 11.30 etan, atsedenera joan gara, eta momentu horretan euri pixka bat egiten zuenez, barruan geratu gara jolasean. 12.15 etan txirrinak jo du eta beti bezala, batzuk etxera eta beste batzuk jangelara joan dira.

Arratsaldean, gelara sartu eta marraren gainean eseri dira. Irakasleak, egin behar zutenaren berri eman die eta hori egin ostean, denak mantalak jarri eta bakoitzaren tokian eseri dira. Bakoitzari orri bana banatu diegu bertan bi hosto marraztuta zeudelarik.  Beraien lana, hosto horiek margotzea zen, baina ez margo normalekin, oraingo honetan klarionekin  margotu behar zuten. Margotu eta gero moztu, atzean izena jarri eta beren kaxan sartu behar zuten. Orokorrean, oso gustura aritu dira, batzuk segituan aspertzen dira, eta oraingoan ere, pixka bat aspertu dira. Oso ondo margotu dituzte hostoak, egia esan, haur hauek artista batzuk dira. Denek amaitu dutenean, komunera joan  dira eskuak garbitzera eta hortik, atsedenera joan gara. Hori bai, atsedenera joan aurretik  haur batek beste guztiei bina gaileta banatu die. Arratsaldeko 4.30 etan, txirrinak jo du eta txamarrak jantzirik kalera irten dira gurasoena.

Hau izan da nire gaurko eguna, esan behar dut, egunak pasatzen doazen neurrian, ni gusturago sentitzen naizela ikastolan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario