Asteko lehenengo egunean, beti bezala gelara sartu eta jolas librean aritu dira. Ondoren, egunerokoaren txanda zen eta gela guztia txukundu eta marraren gainean eseri dira. Arduraduna altxatu eta bere eginbeharrak egin ditu. Gaur, ia ez zaio urduritasuna nabaritu, oso ondo aritu da. Egunerokoarekin amaitu eta gero, ingelerara joan dira. Segidan, ingeleratik gelara etorri direnean, lurrean borobil bat eginez eseri dira eta aste honetako letra aldatu dugu. Aste honetako letra G da eta horrekin G duten hitzak esaten aritu gara. 11.30 ak aldean, jolas tokira jaitsi gara jolastera eta 12.15etan bazkaltzera joan gara.
Arratsaldean berriz, erakustetan jarri behar dituzten hostoei izenak jartzen egon dira. Erakusketa udazkenaren inguruan doa, eta hurrengo astean jarriko dute erakusketa. Batzuk izenak jartzen zituzten bitartean, besteek jolas librean aritu dira. Gaur, nire gelako haur baten urtebetetze eguna zenez, beste gelara joan gara ospatzera. Beste gelako baten urtebetetze eguna atzo zen eta biak ospatu ditugu. Borobilean jarri eta txokolatezko bokadilo bana banatu die. Bokadiloak banatu aurretik, zorionak abestia abestu diote. Gero, jolas tokira jaitsi gara jolastera. 4.30 etan txirrinak jo eta etxera joan gara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario