Goizeko 9 etan gelara sartu eta jolas librean aritu dira. Gero, ordenagailuetara joan gara eta bertan, urtxintxa metodoak duen ordenagailuko ariketak egiten aritu dira. Ondoren, ingelerara joan dira. Segidan, gelara sartu, gela txukundu eta egunerokoarekin hasi gara. Hau dena egin ostean, jolas tokira jaitsi gara jolastera. 12.15 etan txirrinak jo eta bazkaltzera joan gara.
Arratsaldean, psikomotrizitate saioa izan dute. Bertan, gauza batez ohartu naiz, haur bat klasean dagoenean oso txintxo dagoela eta psikomotrizitate saioan, esponjaren laguntzaz, barruan duen guztia botatzen duela, horrela aritu da ia ordu guztian beste haur batekin esponjekin. Gero, atsedenera joan gara, baina lehenengo bina gaileta banatu ditugu. 4.30 etan txirrinak jo eta etxera joan gara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario