Goizeko 9 etan txirrinak jo eta gelara sartu gara. Gaur 9 etan ingelera zuten, beraz, gelara sartu eta ilera bat egin dute. Denak etorri direnean, ingelerako gelara abiatu gara. Haurrak ingeleran zeuden bitartean, ni irakaslearekin egon naiz gauzak egiten. 9:40 aldera, haurrak gelara igo dira eta jolas librean aritzeko denbora izan dute. Normalean kotxeekin ibiltzen direnak, gaur marrazkiak egiten aritu dira. Jolas librearekin amaitu ostean, gela txukundu eta egunerokoari hasiera eman diogu. Gaur arduradun berria izan dugu. Pixka bat lotsatuta egon da gaurko arduraduna, baina oso ondo egin ditu bere eginbeharrak. Segidan, zenbakiak lantzen hasi gara. Irakasleak, paperean dauden zenbakiak lurrean ipini ditu, zenbakiak honako hauek ziren: 1,2,3,4 eta 5. Lehendabizi lehengo 5 zenbakiekin aritu gara. Gero, 6,7,8 eta 9 zenbakiak sartu ditugu. Zenbakiak lantzeko jolas bat egin dugu, intxaurrak, gaztainak eta urreekin aritu gara eta dagokion zenbakietan fruitu kantitatea jarri behar zuten. Denek parte hartu dute. Zenbakiak era honetara landu ostean, ariketa bat egiteko txanda zen. Denak bere tokian eseri dira eta irakasleak orri bana banatu die. Orrian, 1,2,3,4 eta 5 zenbakiak zeuden marrazturik eta beraiek zenbaki horien gainetik idatzi behar zuten, hau da, kalkatu egin behar zuten. Egia esan, oso ondo aritu dira. Lan guztia hau egin eta gero, atsedenera joan gara, baina beti bezala, atsedenera joan aurretik gaileta banatu dugu. 12.15 etan txirrinak jo eta bazkaltzera joan gara.
Arratsaldean, gelara sartu eta marraren gainean eseri gara. Irakasleak atzo psikomotrizitate gelan kontatutako ipuina berriz kontatu die, musikaren laguntzaz. Ondoren, ipuinak izenbururik ez zuenez, izenburua jartzeko ideiak bota dituzte eta arbelean jartzen joan gara. Azkenean lortu dugu ipuinaren izenburua. Ipuinari marrazkiak falta zitzaizkionez, marrazkiak egitea pentsatu dugu. Marrazkiak taldeka egin behar zituzten. 4 taldetan jarri dira eta bakoitzak gai bat zuen eta gai horren arabera egin behar zuten marrazkia. Lan hau, taldeka egin behar zutenez, hasieran kosta egin zaie, 6 pertsonako orri bat baitzuten eta ez zekiten nola antolatu. Irakaslea eta biok, laguntzen egon gara. 16.00 ak aldera, komunera joan, gaileta banatu eta jolas tokira joan gara. Gaur kanpoko jolas tokira jaitsi gara eta oso gustura ibili dira jolasean. 16.30 etan, txirrinak jo eta etxera joan gara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario