Bigarren astea ere amaitu zaigu eta orain hausnarketa txiki bat egiteko unea dela uste dut.
Egia esan, gero eta gusturago nago ikastolan, metodologia ikasten eta irakasleekin konfiantza hartzen bainoa. Lehenengo eguneko urduritasunak alde batera utzi ditut eta orain, askoz ere lasaiago noa ikastolara. Aurreko hausnarketan aipatu nuen bezala, zer esan ez nekiela geratzen nintzela, oraingoan ez , orain askoz ezberdinagoa da, honezkero badakit zer esan eta erosogo sentitzen naiz haurrekin. Bi aste pasata, ikasi ditut nire gelakoen izen guztiak eta horrek ere asko laguntzen du beraiekin komunikatzeko garaian. Haurrak ere asko lagundu didate nire urduritasuna alde batera uzten, beraien konfiantza eskainiz. Irakaslearekin ere, oso gustura sentitzen naiz, edozer gauza edo zalantza izanda, berehala argitzen dit. Gelan, integratuta sentitzen naizela esan nahiko nuke eta haurrek, beste irakasle bat izango banintz bezala tratatzen naute eta hori oso gustura onartzen dut. Oraindik, ez dut gertaera berezirik sumatu eta horregatik ezingo dizuet ezer idatzi honi buruz.
Hau izan da nire hausnarketa. Hurrengo astean ere, beste hausnarketa bat egingo dut.
No hay comentarios:
Publicar un comentario