Hasierako orria

2011/11/10

11. eguna 2011-11-10


Goizean, beti bezala 9 etan txirrinak jo du eta ostegunero bezala, ingelerara joan dira.  Ingelerako ordua amaitu dutenean, gelara etorri  eta lurreko marraren gainean eseri dira. Irakasleak, egin behar zutena azaldu die haurrak eserita zeudelarik. Atzo taldeka hasitako marrazkia bukatu behar zuten, eta horretarako, bi talde marrazkiak egiten zeuden bitartean, beste bi taldeak jolas librean aritzeko aukera izan dute. Gero, aldaketa bat egin dute, marrazkikoek jolas librean aritu dira eta jolas librekoek marrazkiak egiten egon dira. Marrazkiak amaitu dituzte eta egia esan, oso politak gelditu dira. Esan behar da, marrazki hauek 6 pertsonako 4 taldeetan egin dituztela, eta hasieran , zail xamarra egin zaien arren, orokorrean ondo aritu dira. Ondoren, gela guztia txukundu eta marraren gainean eseri dira. Egunerokoari hasiera eman diote eta arduradunak oso ondo egin duela esan behar dut.  Egunerokoarekin amaitu ostean, borobilean eserita jarri dira eta biharko eskursiora joan behar garenez, plana zein den azaldu die. Bihar Larraitzera goaz!! Azalpenak, galderak… egin eta gero, gordeta genituen hostoak atera ditugu. 11.30 etan gaileta banatu eta jolas tokira joan gara. 12.15 etan bazkaltzera joan gara.

Arratsaldean, gelara sartu eta lurrean eseri gara. Gaur abestea tokatzen zen eta horretarako, bi taldeetan jarri gara. Lehenengo, aurreko egunean ikasitako abesti bat abestu dugu “Eneritz” abestia. Behin baino gehiagotan abestu dugu abestia. Honekin amaitu dugunean,  abesti berri batekin hasi gara. Abesti honekin koloreak landu ditugu. Arbelean 5 kolore ezberdin jarri ditugu  (gorria, berdea, horia, urdina eta zuria) eta haur bakoitzak gustuko kolore bat aukeratu eta irakasleak emandako orri batean margotu behar zuen. Ondoren, zuria ez duenez inork aukeratu, irakaslea eta biok jarri gara kolore zuriarekin.  Borobil batean zutik jarri gara eta abestiaren laguntzaz abesti hau abestu dugu:

      Koloreak ikasten (x2)
koloreak ikasten ari gara

           Gu gara gorriak,
gorriak gara gu,
odola bezala,
gorriak gara gu.

           Gu gara berdeak,
Berdeak gara gu,
Belarra bezala,
Berdeak gara gu.

       Gu gara horiak,
Horiak gara gu,
Eguzkia bezala,
Horiak gara gu.

                     Gu gara urdinak,
Urdinak gara gu,
Zerua bezala,
               Urdinak gara gu.               

                      Gu gara zuriak,
Zuriak gara gu,
Elurra bezala,
Zuriak gara gu.

Eskuan zuten kolorea esaten genuenean, erdian jarri eta abestu egin behar zuten. Oso ondo pasatu dugu, eta ariketa oso ondo atera da. Gero ia denek bakarrik abestu nahi zuten eta aukera izan dute abesteko. 15.30 ak aldera, bio gelara joan gara eta Hartz txikiren bideoa ikusi dugu. Ordu erdi pasa denean, gutxi gora behera, berriro ere gelara joan gara eta gaileta banatu eta jolas tokira joan gara. 16.30 etan txirrinak jo eta etxera joan gara.



No hay comentarios:

Publicar un comentario