Hasierako orria

2011/11/16

2011-11-16 Gaur azokara joan gara!!

Asteazkenero bezala, lehenengo orduan ingelera zutenez, gelara sartu, ilara bat egin eta ingelerako gelara abitu dira. Asteazkenero Ordizian azoka egoten da eta azokara joatea pentsatu dugu, orduan ingeleratik atera direnean, txamarrak jantzi eta beste gelakoekin batera azokara joan gara. Bertan, perretxikoak, usoak,.. ikusteko aukera izan dugu. Azoka ikusi ostean, ikastolara joan gara eta jolas librean aritu dira. Gero, egunerokoa egin eta jolas ordura joan dira. 12.15 etan txirrinak jo eta bazkaltzera joan gara.


Arratsaldean, gelara sartu eta lurrean eseri gara. Irakasleak arratsaldeko plana kontatu die eta martxan jarri dira. Tenperarekin ibili gara. Gaurko lana, hostoak tenperarekin margotu eta paper batean jartzea zen. Egia esan, polita gelditu da. Gero, dena txukundu, jaso eta gaileta banatu eta gero jolas tokira jaitsi dira jolastera. 4.30 etan txirrinak jo eta etxera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario