Astelehena, bi egun pasa eta gero berriro ere ikastolara joan gara. 9etan gelara sartu gara eta jolas librean aritu dira. 10ak aldera ingelerara joan dira eta ni bitartean irakaslearekin egon naiz. Ingelerako ikasgaia amaitu ostean, gelara etorri dira eta marraren gainean eseri dira. Egunerokoaren txanda zen eta beti bezala, arduraduna altxatu eta bere eginbeharrak egin ditu. Haur hau oso lotsatia den arren, poliki-poliki arduradunaren zereginak egin ditu. Egunerokoarekin amaitu dugunean, hiztegiaren jarraitu dugu. Eman ditugun hitz guztiak errepasatu ditugu eta honekin joko bat egin dugu. 11.30etan gaileta banatu eta jolas tokira joan gara. Euria ari zuenez, barruan geratu gara.
Arratsaldean, gelara sartu eta lurrean eseri dira. Arratsaldeko lehen aktibitatea ipuina izan da, irakasleak artzain gezurtiaren ipuina kontatu die. Ipuina kontatzen ari zen bitartean, haurrak galderak egiten zizkien. Ipuina amaitu ostean, galderen txanda zen eta haurrak galdera edo gertakizunak kontatzeko aukera izan dute. Ipuinarekin amaitu dugunean, irakasleak abesti berri bat jarri du eta abesti hori ikasi behar dutenez, behin eta berriro abestu dugu. Abestia abesteko garaian, bi taldetan antolatu gara eta batzuk abestiaren zati bat eta beste batzuk beste zati bat kantatu dugu. Denek hartu dute parte. Ondoren, pinuaren hazia landatu dugu. Haur bakoitzak iogur potea ekarri du eta bertan landatu ditugu haziak. Gaur denek potea ekarri ez dutenez, bihar landatzeko aukera izango dute. Irakasle eta nire laguntzarekin, pinuaren hazia landatu dute. Batzuk landatzen ari ziren bitartean, besteak puzzleak egiten aritu dira. 16.00 ak aldera, gaileta banatu eta jolas tokira jaitsi gara jolastera. 16.30 etan txirrinak jo eta kalera irten gara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario