Azkeneko eguna. Gaur goizean, gelara sartu eta jolas librean aritzeko denbora izan dute. Jolas librean aritu ostean eta gela txukun-txukun utzi eta gero, egunerokoarekin hasi gara. Gaur, arduradunak primeran egin du, ez da urduri jarri. Ondoren, irakasleak zer nolako ariketa egin behar zuten azaldu eta lanean hasi dira. Lana egin eta gero, gaileta banatu eta jolastera jaitsi gara. Gaur jolas orduan, karrerak egiten aritu gara. Segidan, gora igo, txamarrak eta mantalak jantzi eta bazkaltzera joan gara 12.15 etako txirrinak jo duenean.
Arratsaldean, gela sartu eta jolas librean aritu dira. Bi gelakoek jolas librean ari zirenez, bi geletan egoteko aukera izan dute. Ondoren, bakoitzak bere Artzain gezurtiaren ipuina hartu eta lurrean markatuta dagoen marran eseri dira. Hori egin ostean, irakurketarekin hasi dira. Irakasleak poliki irakurtzen zuen eta haurrak behatzarekin jarraitu behar zuten eta irakasleak esaten zuena errepikatu behar zuten. Egia esan, oso teknika ona iruditzen zait. Gero, bi abesti abestu ditugu. Segidan, irakasleak nire azken eguna dela esan die eta haur guztiak muxu ematera etorri dira. Egia esan, urduri xamar jarri naiz momentu horretan, baina oso pozik hartu ditut haurren muxuak. Gero, beste gelara joan gara eta patxintxiak banatu dizkiet. Banatu ostean, denak jolas tokira jaitsi dira. 4.30 etan ostiraleko abestiarekin batera agurtu ditut haurrak.
Hau izan da nire hilabeteko egunerokoa. Esan behar dut, oso gustura aritu naizela bai haurrekin eta baita irakaslearekin.