Aurkezten dizuedan marrazkia, nire 4-5 urteko gela erdia da. Nire intentzioa, gela osoa marraztea zen, baina ez nekienez nola marraztu, gela erdia marraztu dut. Egia esan, oso ondo gogoratzen dut nire 5 urteko gela.
Ikusten duzuen bezala, nire gela, txokoetan banatuta zegoen. Marrazkian, etxetxo txokoa eta inprenta txokoa marraztu dut. Etxetxo txokoan, ikusten duzuen bezala, ohea, platerak, edalontziak,… zeuden eta bertan, jolas sinbolikoa lantzen zen. Etxetxo txokoaren ondoan marraztu dudana, inprenta txokoa da eta bertan, idazten eta irakurtzen ikasten genuen. Lehen aipatu dudan bezala, gela, txoko ezberdinez antolatuta zegoen. Beste txokoak honako hauek ziren; denda txokoa, antzerki txokoa eta marrazketa txokoa. Antzerki txokoan, antzerkiak egiten genituen, eta horretarako, eszenatoki dotore bat geneukan gelan. Oroitzen dut, oso ondo prestatzen genituela egin beharreko antzerkiak, ensaiatu egiten genuen eta gero, gure ikaskideei aurkezten genien. Egia esan, txoko honek esfortzua exijitzen zuen. Gogoratzen dut, antzerki batean sorginez mozorrotu nintzela, mozorrotzeko ere baikeneukan. Oso lan politak egiten genituen. Antzerkiak aurkezteko garaian, lurrean zegoen marra batean esertzen ginen eta adi-adi begiratu eta entzuten genuen gure ikaskideen antzerkia. Lehen aipatu dudan eszenatokian, antzerkiak egiteaz gain, irakasleak, ipuin ezberdinak kontatzen zizkigun. Denda txokoan, matematika lantzen genuen. Txoko hau zen gutxien gustatzen zitzaidana. Dendako lana, etxetik etortzen zirenei gauzak saltzea zen. Gezurretako dirua erabiltzen genuen, eta horrekin, gauzak erosteko aukera egoten zen. Azkeneko txokoa, marrazketa txokoa da eta bertan, marrazki ezberdinak egiten genituen, bai margoekin, bai pintzelekin,… oso politak ateratzen ziren.
Ni, etxetxo txokoan marraztu naiz, gehien gustatzen zitzaidan txokoa baitzen. Oso ondo pasatzen genuen bertan. Txoko honetan zegoen ia guztia egitazkoa zen. Gehienetan, aita eta ametara jolasten genuen eta normalean, denok nahi izaten genuen ama izan, orduan hor hasten zen iskanbila, baina irakasleak segituan konpontzen zuen.
Txokoetan banatzeko garaian, taldeak antolaturik zeuden eta talde bakoitza, animali bat zen. Txoko bakoitzean, animaliaren kartela zegoen, eta orduan, guk bagenekien zein txokoetan egon behar ginen.
Ez dakit ohartu zareten, baina inprimategi txokoan irakaslea marraztu dut. Irakasleak Rosi zuen izena eta oso atsegina zen. Rosi, txoko guztietatik pasatzen zen eta denei laguntzeko prest egoten zen. Normalean, eta denbora gehien egoten zen tokia, inprenta txokoan zen, esan dudan bezala, bertan ikasten baikenuen idazten eta irakurtzen, baina edozer behar bazenu, irakaslea segituan joaten zen laguntzera. Egia esan, oso oroitzapen ona dut irakasle honetaz.
Orain nagoen ikastolan, Jakintza ikastolan, ez dute txokoen bidez ikasten, bertan, Urtxintxa proiektua erabiltzen baitute eta nire lehengo ikastetxean, Urdaneta ikastetxean, Amara Berri sistema erabiltzen dute. Orain, sistema berri bat ikusi eta ikasteko aukera dut, eta oso baliagarria suertatuko zait.
Hau izan da nire marrazkiaren azalpena, espero dut zuen gustokoa izatea.
Besterik gabe.