Orain dela hilabete bat bukatu genituen praktikak eta esan behar dut, praktiketan igarotako denbora oso azkar pasatu zaidala, hori seinale ona da, oso gustura egon naizen seinale baita.
Praktiketara joan aurretik, blog bat egitea proposatu ziguten, gure bizipenak eta egunerokoa bertan islatzeko. Hasiera batean, ez zitzaidan oso praktikoa iruditu, izan ere, egunero-egunero ordenagailuaren aurrean denboratxo bat igaro behar zelako. Baina, egunak pasa ahala, blogaren alde onak ikusi ditut, honen bitartez, nire taldekideen praktikako esperientziak irakurtzeko aukera izan dudalako eta nola ibili diren ikusteko aukera izan dudalako. Orain, oso ideia ona izan dela uste dut, gure sentimenduak eta bizipenak beste era batera jartzeko bidea baita. Blog honetan, gauza ezberdinak jarri ditut, esate baterako, Jakintza ikastolaren informazioa, ariketa ezberdinak, egunerokoa,…hala ere, dena bertan dago eta irakurtzeko aukera duzue.
Jakintza ikastola, Goierriko herri batean dago kokatuta, hain zuzen ere, Ordizian, eta ikastolara joan naizen lehenengo egunetik oso gustura joan naiz, oso ondo tratatu didate eta hori eskertzekoa da. Umeekin berriz, oso gustura egon naiz, eta beraiekin asko ikasi dut. Lehendik banekien, baina orain oso ezinbesteko gauza izan behar dugula ikusten dut, esate baterako, pazientzia izatea, enpatia,.. hori oso garrantzitsua iruditzen baitzait irakasle bezala lan egiteko garaian.
Praktikaldian nengoen bitartean, irteera bat egiteko aukera izan nuen. Larraitzera joan ginen eta hortik, Abaltzisketara onez joan ginen bidegorritik. Oso esperientzi polita izan zen, inoiz ez bainintzen egon irteera batean 5 urteko haurrekin. Oso ondo pasatu genuen eguna. Jolasteko aukera izan zuten eta ni ere beraiekin jolasten aritu nintzen, egia esan, primeran pasatu nuen. Goizeko 10 etan irten eta arratsaldeko 4etan bueltatu ginen, hori bai, leher eginda bukatu nuen baina esperientzi bikaina izan zen.
Beste gai batekin hasiz, esan behar dut, unibertsitatean ematen ditugun gaiak garrantzitsuak iruditzen zaizkidala mundu honetara sartu nahi badugu, baina hala ere, esan behar dut, unibertsitatean ematen diren teori ezberdinak, ikastolan bertan edo hobeto esanda, gela bertan, gure erara moldatu behar ditugula, hau da, egoera baten aurrean teorikoki era batera egiteko jartzen du, baina haurraren arabera egoera horretara moldatu behar da eta momentuak inprobisatzen jakin behar dira. Ikusi dut, lan honetan, oso garrantzitsua dela inprobisatzen jakitea. Adibidez, gogoratzen dut, bideo gelara joan ginean, 5 urteko haur guztiak gelara sartu ziren, baina zoriotxarrez bideoak ez zuen funtzionatzen. Orduan, irakasleak, momentuko gauza bat pentsatu zuen, bigarren plan bat, eta bideo ikusi beharrean, irakasle berak ipuina kontatu zien 2 gelako 5 urteko haurrei. Horrelako egoeretan, inprobisatzen jakin behar da, izan ere, beti ez da nahi dugun bezala ateratzen. Eta egia esan, irakasleak oso ondo egin zuen ipuin kontaketa.
Metodologiarekin jarraituz, nik, betidanik beste metodologi batekin ikasi dudanez, ikastola honetan erabiltzen duten metodologia ikusi eta ikasteko aukera izan dut. Nik, Urdaneta ikastetxean ikasi nuen eta bertan, Amara berri proiektuan aritu naiz ikasten eta Jakintza ikastolan berriz, Urtxintxa proiektua erabiltzen dute. Orain, badakit batean eta bestean nola ematen diren gaiak. Joan nintzen lehenengo egunean, oso ezberdina iruditzen zitzaidan gelaren antolaketa, izan ere, nik beste ikuspuntu bat baituen. Baina hala ere, esan behar dut, metodo hau ere gustatu zaidala eta ikasteko aukera izan dudala.
Amaitzeko esan behar dut, asko ikasi dudala praktikaldi honetan eta berriz praktiketara joateko deseatzen nagoela. Pertsonalki oso ondo sentitu naiz eta hurrengo praktikaldian horrela izatea espero dut. Eskerrak eman behar dizkiot Jakintza ikastolari oso ondo hartu nauelako eta batez ere Maitaneri, praktikaldian berarekin asko ikasi dudalako. Mila esker!!