Hasierako orria

2011/12/29

Hiztegia

Gaiarekin lotutako hitzak hemen jartzen zituzten eta hauen bidez hiztegia lantzen zuten. Ariketa ezberdinak egiten zituzten hiztegia lantzeko.


Erabilitako horma irudia: 

Ebaluazioa


EBALUAZIOA

Zer da gehien eta gutxien gustatu zaizuena?

Egia esan, oso zaila egiten zait esatea zer den gehien eta zer izan den gutxien gustatu zaidana. Orokorrean dena gustatu zait, praktikaldi polita zain da, oso gustura ibili naiz bai haurrekin eta baita irakaslearekin ere.


Nola izan dira ikasle eta irakasleekin harremanak? Nola manejatu zara emozionalki bai irakasle eta ikasleekin?

Harremana oso ona izan dut. Hasiera batean beldur pixkatekin joan nintzen ikastolara, ez bainekien nolako erreakzioa izango zuten haurrak. Egia esan, oso ondo hartu ninduten bai haurrak eta bai irakasleak. Oso ondo egon naiz, eta asko ikasi dut.
Emozionalki ondo manejatu naiz.



Nola moldatu zarete "irakasle berriak" izanik ? Arazoak, abantailak, mugak....

Gelara sartu nintzenean, irakasleak beste irakasle bat izango banintz bezala aurkeztu zuen nire burua hau esanez: egunon, nire ondoan dagoena Alazne da eta ni bezala, beste irakasle bat izango da, Alaznek ere asko daki eta lagundu egingo digu.
Arazoak ez ditut izan, nahiko ondo moldatu naiz. Irakasleak asko lagundu dit eta arazoren bat banu, beti laguntzeko prest egoten zen.

Bloga ( egunkaria, argazki, gertaerak, hausnarketa eta abar )...probetxagarria izan dira?

Blogarekin nahiko ondo moldatu naiz. Hala ere, batzuetan  pixka bat estresatu egiten nintzen,  idazteko denborarik ez nuelako, baina orokorrean ondo aritu naiz. Orain, bloga nola ibiltzen den badakit eta hori aurrerapauso bat dela uste dut.
Egia esan, hasiera batean ez nuen blogaren zergatia ulertzen, baina orain eta praktikaldia burutzen ari nintzen bitartean nire gelakideen esperientziak irakurtzeko aukera izan dut eta hori oso aberasgarria iruditzen zait.

Zergatik izan dira hain erakargarriak egin dituzuen praktikak eta zer ikasi duzu?

Praktiketan asko ikasi dut. 5 urtekoekin ez naiz inoiz egon eta berain ikasteko era ikusteko aukera izan dut.  Nire pazientzia, enpatia,… praktikan jartzeko aukera izan dut eta oso ondo aritu naiz.

Esperientzia hau bizi ondoren motibazioak eta poza ikusiz oraindik jarraitu nahi duzue irakasle izanik?

Unibertsitatera joan nintzen momentutik oso garbi izan dut irakasle izan nahi dudala, baina praktikaldia amaitu ostean, garbiago daukat irakasle izan nahi dudala. 

Materiala

Hau da erabiltzen duten materiala. Praktikaldian egon naizen bitartean liburuxka honekin aritu dira lanean eta bertan ariketa ezberdinak egiteko aukera izan dute.


Liburuxka. Gaia: Udazkena



Ariketa ezberdinak

2011/12/22

Ni praktiketan


Gure praktikaldia amaitzear dago, eta hilabete hau oso azkar pasatu zaidala aitortu behar dizuet. Nahiz eta nire bizitzako lehen praktikaldia ez izan, gauza asko ikasi ditut. Aurreko marrazkian azaldu nizuen, beste adin ezberdinekoekin aritu nintzela praktiketan, hain zuzen, 0-1 eta 2 urtekoekin, oraingo honetan 5 urtekoekin nago eta zeharo ezberdina izan dela iruditzen zait, urte batetik  bestera haurrak asko aldatzen baitira. 5 urtekoak, idazten eta irakurtzen ikasten ari dira, eta beraiei laguntzea asko gustatzen zait. Esperientzi polita izaten ari da eta oso gustura nago tokatu zaidan haur talde eta irakaslearekin.

Gogoratzen naiz, ikastola honetara orain dela hilabete bat etorri nintzenean. Oso urduri  joan nintzen, izan ere, ez nekien haurrak nola erreakzionatuko zuten, ez bainaiz inoiz egon 5 urteko haurrekin. Hasieran ez nekien nola jokatu, zer esan,… baina poliki-poliki lehen eguneko urduritasuna alde batera utzi eta aurrera jo nuen. Haurrekin konfiantza hartu dut, baita irakaslearekin ere. Egia esan, irakaslearekin oso ondo egon naiz, berak konfiantza eskaini baitit.  Irakasleak gauza asko azaldu dizkit eta egia esan, asko lagundu dit. Psikomotrizitate saioko gauza batzuk ere azaldu dizkit, oso ondo egon naizela esan behar dut.

Ez dakit egin dudan marrazkia ulertuko duzuen, baina orain azalduko dizuet. Egindako marrazkian, egunerokoa egiten azaltzen naiz. Egun batean, irakasleak egunerokoa egiteko aukera eman zidan, aitortu behar dizuet, egunerokoa egin nahi nuen galdetu zidanean erabateko urduritasuna sartu zitzaidala, baina horri aurre egiten jakin nuen. Gutxi gora behera, banekien nola egiten zuten egunerokoa. Denak, lurrean eseri eta arduraduna nirekin zutik geratu zen. Hasieran, urduri  nengoen baina denbora pasatzen zihoan neurrian, lasaitu eta nire urduritasuna alde batera utzi nuen. Esperientzi hau oso baliagarria egin zitzaidan, inoiz ez bainintzen egon horrelako kasu batean. Momentu batean, irakasle papera hartzeko aukera izan nuen eta asko gustatu zitzaidan. 

Esan behar dut,  batzuetan oso identifikatuta sentitu naizela haur bat edo bestearekin, izan ere, batzuk oso isilak  eta lotsatiak dira, eta ni txikietan horrelakoa nintzela etorri zait burura. Horrelako kasuetan, enpatia izatea oso garrantzitsua dela iruditzen zait, askotan haurren azalean jarri behar gara, eta guri gauza batzuk lotsa ematen diguten bezala, beraiei ere lotsa ematen diela eta hori onartu behar dela oso garrantzitsua da. 

Lehen esan dudan bezala, asko ikasi dut ikastolan egon naizen denbora honetan. Unibertsitatean ematen ditugun gaiak praktikan jartzeko aukera izan dut eta hori positibotzat hartu beharreko gauza bat da. Orain, praktikaldia amaitzean eta berriz ere unibertsitatera joaten garenean, lehen baina indar gehiagorekin joan behar naiz, hau baita nire gustuko lana eta irakasle izatea asko gustatuko litzaidake.

Badakit marrazkia ez dela ondo ikusten, baina ezin izan dut ondo jarri.

2011/11/25

AZKEN EGUNA!! 2011-11-25


Azkeneko eguna. Gaur goizean, gelara sartu eta jolas librean aritzeko denbora izan dute. Jolas librean aritu ostean eta gela txukun-txukun utzi eta gero, egunerokoarekin hasi gara. Gaur, arduradunak primeran egin du, ez da urduri jarri. Ondoren, irakasleak zer nolako ariketa egin behar zuten azaldu eta lanean hasi dira. Lana egin eta gero, gaileta banatu eta jolastera jaitsi gara. Gaur jolas orduan, karrerak egiten aritu gara. Segidan, gora igo, txamarrak eta mantalak jantzi eta bazkaltzera joan gara 12.15 etako txirrinak jo duenean.

Arratsaldean, gela sartu eta jolas librean aritu dira. Bi gelakoek jolas librean ari zirenez, bi geletan egoteko aukera izan dute. Ondoren, bakoitzak bere Artzain gezurtiaren ipuina hartu eta lurrean markatuta dagoen marran eseri dira. Hori egin ostean, irakurketarekin hasi dira. Irakasleak poliki irakurtzen zuen eta haurrak behatzarekin jarraitu behar zuten eta irakasleak esaten zuena errepikatu behar zuten. Egia esan, oso teknika ona iruditzen zait. Gero, bi abesti abestu ditugu. Segidan, irakasleak nire azken eguna dela esan die eta haur guztiak muxu ematera etorri dira. Egia esan, urduri xamar jarri naiz momentu horretan, baina oso pozik hartu ditut haurren muxuak. Gero, beste gelara joan gara eta patxintxiak banatu dizkiet. Banatu ostean, denak jolas tokira jaitsi dira. 4.30 etan ostiraleko abestiarekin batera agurtu ditut haurrak. 

Hau izan da nire hilabeteko egunerokoa. Esan behar dut, oso gustura aritu naizela bai haurrekin eta baita irakaslearekin.

2011/11/24

Osteguna 2011-11-24


Goizean, ostegunero bezala txirrinak jo eta ingelerara joan dira. Ondoren, gelara sartu eta jolas librean aritzeko denbora izan dute. Gero, gela guztia txukundu eta egunerokoa egiten hasi dira. Segidan, irakasleak zer egin behar zuten azaldu eta lanean hasi dira bakoitza bere tokian eseri direnean. Lanak amaitu ostean, komunera joan, gaileta banatu eta jolastera jaitsi gara. 12.15 etan txirrinak jo eta bazkaltzera joan gara.

Arratsaldean, gelara sartu eta lurrean eseri gara. Irakasleak Artzain gezurtiaren ipuina banatu die, bakoitzari bat. Denak ipuina eskuetan zutenean, irakurketaren garaia ailegatu da eta irakasleak irakurri eta haurrak irakasleak esaten zuena errepikatzen zuten, liburuko hizkiak behatzekin jarraituz. Ipuina irakurtzen amaitu dugunean, ipuinak ekartzen dituen bi abesti entzun eta abestu ditugu. Ondoren, hurrengo ariketarekin hasi baino lehen, irakasleak azalpena eman die eta gero, bakoitza bere tokian eseri eta ariketarekin hasi dira. Segidan, bideo gelara joan gara beste taldekoekin batera. 4ak aldean, bideo gelatik irten, komunera joan, gaileta banatu eta jolastera joan dira. 4.30 etan txirrinak jo eta etxera joan gara.

Informatikako gela



Hauek dira ordenagailu gelako argazki batzuk. Bertan, Xangok dituen ariketa ezberdinak egiten dituzte. Gela honetan ere, bideoak ikusten dituzte.

IKTko hainbat galdera

·        Nola lantzen dira informazio eta komunikaziozko teknologiak?
Ikastolan, ordenagailuz betetako gela bat dago eta 5 urteko haurrak, astean behin, gela horretara joaten dira urtxintxa metodoak ekartzen dituen ordenagailuko ariketa ezberdinak egitera.


·         Ze nolako materiala erabiltzen dute?
5 urteko gelan radio kaseta dago eta bertan musika eta ipuinak entzuteko aukera dute.  Ikastola honetan, Urtxintxa metodoa erabiltzen dute eta bertan, Ttanto, Txirrit eta , Xango daude eta hauek, CD bat daukate  ipuinak, jolasak, abestiak eta antzekoak bertan daudelarik.


·        Interneta erabiltzen da? Zertarako?
Interneta ez dute erabiltzen, irakasleek bakarrik erabiltzen dute interneta.


·        Parte hartzen dute IKTko proiekturen batean? Zein da eta zertan datza?
Urtxintxa proiektuan, Xango multimedia CDrom a.  Bertan, abestiak, ipuinak, ariketak… daude.  Ariketa horiek, liburuxkaren bitartez eta ordenagailuaren bitartez egiten dituzte.


·        Nola lotzen da metodologia iktarekin?
Erabiltzen duten metodologia Urtxintxa proiektua denez, ikt eta metodologia batera doaz.


·        Zerbait berezia egiten da sormena lantzeko teknologiarekin? Zer? Nola?
Ez da ezer berezirik egiten.


·        Zertarako erabiltzen da bideoa eta nola?
Asteko bi egunetan, bideo gelara joaten dira bideoa ikustera.  Bi egun horietan, bideo ezberdinak ikusteko aukera dute. Asteazkenetan, beraiek ekarritako bideoa ikusteko aukera izaten dute eta ostegunetan berriz, Urtxintxa metodoak ekartzen dituen bideo ezberdinak ikusteko aukera izaten dute. 


·        Proiektu telematiko batean parte hartzen al dute? Adibidez, Pelutxe proiektua.
Ez dute proiektu telematiko batean parte hartzen.


·        Zerbait egiten da kritikotasun alderdia teknologiaren aurrean?
Bai. Gai bat amaitzen dutenean, haurrak beraien iritzia emateko aukera izaten dute eta horren arabera irakasleak badaki zer nolako iritzia duten emandako gaiarekiko.


·    Zer nolako galderak planteatzen diote gurasoek zure gelako irakasleari IKTeri buruz (adibidez…komenigarria da ordenagailuarekin jolastea edo hainbeste telebistaren aurrean egotea)?
Normalean, ez diote IKT ri buruzko galderak planteatzen.


·        Aholkuak eskatzen diote?zertaz?
Gehien bat baliabideak eskatzen dizkiote. Esate baterako, ez dutela Xangoko CD rom a, ez dituztela abestiak,… baina guzti hori salgai dute.


·    Nola egin du gelako irakasleak bere prestakuntza ikteko arloan? Bere kabuz? Ikastaro batean? Eskolan?
Unibertsitatean egin zuen, berak IKT ko ikasgai bat zuen eta bertan ikasi zuen. Ondoren, titulu bat eman zioten.

2011/11/23

2011-11-23


Gaur, asteazkenero bezala, txirrinak jo eta ingelerara joan dira. Ni bitartean irakaslearekin egon naiz. Ondoren, gelara sartu eta jolas librean aritzeko denbora izan dute. Gero, egunerokoa egin dugu, gaur beste arduradun bat izan dugu eta urduri jarri arren, oso ondo egin du. Segidan, den-dena jaso eta bideo gelara joan gara beste taldekoekin batera. Bideo gelan, “Hartz txiki” marrazki bizidunak ikusi ditugu. Gero, gelara joan gara eta bakoitza bere eserlekuan eseri da. Irakasleak, egin beharreko ariketa azaldu eta ariketarekin hasi dira. 11.30 etan gaileta banatu eta jolas tokira jaitsi gara jolastera. 12.15 etan bazkaltzera joan gara.

Arratsaldean, gelara sartu eta marraren gainean eseri dira. Ondoren, bakoitzak bere liburuxka hartu eta borobil batean eseri dira, eseri ostean, denen artean ariketa 1 egin dute. Segidan, bakoitza bere eserlekuan eseri eta beste ariketa 1 egin dute. Ariketa bukatu dutenean, jolasteko denbora izan dute. Gero, ikastetxeak duen batzara irten gara gelan genituen hostiak botatzera. Hori egin eta gero, gaileta banatu eta jolastera joan dira. 4.30 etan txirrinak jo eta etxera joan gara.