EBALUAZIOA
Zer da gehien eta gutxien gustatu zaizuena?
Egia esan, oso zaila egiten zait esatea zer den gehien eta zer izan den gutxien gustatu zaidana. Orokorrean dena gustatu zait, praktikaldi polita zain da, oso gustura ibili naiz bai haurrekin eta baita irakaslearekin ere.
Nola izan dira ikasle eta irakasleekin harremanak? Nola manejatu zara emozionalki bai irakasle eta ikasleekin?
Harremana oso ona izan dut. Hasiera batean beldur pixkatekin joan nintzen ikastolara, ez bainekien nolako erreakzioa izango zuten haurrak. Egia esan, oso ondo hartu ninduten bai haurrak eta bai irakasleak. Oso ondo egon naiz, eta asko ikasi dut.
Emozionalki ondo manejatu naiz.
Nola moldatu zarete "irakasle berriak" izanik ? Arazoak, abantailak, mugak....
Gelara sartu nintzenean, irakasleak beste irakasle bat izango banintz bezala aurkeztu zuen nire burua hau esanez: egunon, nire ondoan dagoena Alazne da eta ni bezala, beste irakasle bat izango da, Alaznek ere asko daki eta lagundu egingo digu.

Arazoak ez ditut izan, nahiko ondo moldatu naiz. Irakasleak asko lagundu dit eta arazoren bat banu, beti laguntzeko prest egoten zen.
Bloga ( egunkaria, argazki, gertaerak, hausnarketa eta abar )...probetxagarria izan dira?
Blogarekin nahiko ondo moldatu naiz. Hala ere, batzuetan pixka bat estresatu egiten nintzen, idazteko denborarik ez nuelako, baina orokorrean ondo aritu naiz. Orain, bloga nola ibiltzen den badakit eta hori aurrerapauso bat dela uste dut.

Egia esan, hasiera batean ez nuen blogaren zergatia ulertzen, baina orain eta praktikaldia burutzen ari nintzen bitartean nire gelakideen esperientziak irakurtzeko aukera izan dut eta hori oso aberasgarria iruditzen zait.
Zergatik izan dira hain erakargarriak egin dituzuen praktikak eta zer ikasi duzu?
Praktiketan asko ikasi dut. 5 urtekoekin ez naiz inoiz egon eta berain ikasteko era ikusteko aukera izan dut. Nire pazientzia, enpatia,… praktikan jartzeko aukera izan dut eta oso ondo aritu naiz.
Esperientzia hau bizi ondoren motibazioak eta poza ikusiz oraindik jarraitu nahi duzue irakasle izanik?

Unibertsitatera joan nintzen momentutik oso garbi izan dut irakasle izan nahi dudala, baina praktikaldia amaitu ostean, garbiago daukat irakasle izan nahi dudala.
No hay comentarios:
Publicar un comentario