Hasierako orria

2011/12/29

Hiztegia

Gaiarekin lotutako hitzak hemen jartzen zituzten eta hauen bidez hiztegia lantzen zuten. Ariketa ezberdinak egiten zituzten hiztegia lantzeko.


Erabilitako horma irudia: 

Ebaluazioa


EBALUAZIOA

Zer da gehien eta gutxien gustatu zaizuena?

Egia esan, oso zaila egiten zait esatea zer den gehien eta zer izan den gutxien gustatu zaidana. Orokorrean dena gustatu zait, praktikaldi polita zain da, oso gustura ibili naiz bai haurrekin eta baita irakaslearekin ere.


Nola izan dira ikasle eta irakasleekin harremanak? Nola manejatu zara emozionalki bai irakasle eta ikasleekin?

Harremana oso ona izan dut. Hasiera batean beldur pixkatekin joan nintzen ikastolara, ez bainekien nolako erreakzioa izango zuten haurrak. Egia esan, oso ondo hartu ninduten bai haurrak eta bai irakasleak. Oso ondo egon naiz, eta asko ikasi dut.
Emozionalki ondo manejatu naiz.



Nola moldatu zarete "irakasle berriak" izanik ? Arazoak, abantailak, mugak....

Gelara sartu nintzenean, irakasleak beste irakasle bat izango banintz bezala aurkeztu zuen nire burua hau esanez: egunon, nire ondoan dagoena Alazne da eta ni bezala, beste irakasle bat izango da, Alaznek ere asko daki eta lagundu egingo digu.
Arazoak ez ditut izan, nahiko ondo moldatu naiz. Irakasleak asko lagundu dit eta arazoren bat banu, beti laguntzeko prest egoten zen.

Bloga ( egunkaria, argazki, gertaerak, hausnarketa eta abar )...probetxagarria izan dira?

Blogarekin nahiko ondo moldatu naiz. Hala ere, batzuetan  pixka bat estresatu egiten nintzen,  idazteko denborarik ez nuelako, baina orokorrean ondo aritu naiz. Orain, bloga nola ibiltzen den badakit eta hori aurrerapauso bat dela uste dut.
Egia esan, hasiera batean ez nuen blogaren zergatia ulertzen, baina orain eta praktikaldia burutzen ari nintzen bitartean nire gelakideen esperientziak irakurtzeko aukera izan dut eta hori oso aberasgarria iruditzen zait.

Zergatik izan dira hain erakargarriak egin dituzuen praktikak eta zer ikasi duzu?

Praktiketan asko ikasi dut. 5 urtekoekin ez naiz inoiz egon eta berain ikasteko era ikusteko aukera izan dut.  Nire pazientzia, enpatia,… praktikan jartzeko aukera izan dut eta oso ondo aritu naiz.

Esperientzia hau bizi ondoren motibazioak eta poza ikusiz oraindik jarraitu nahi duzue irakasle izanik?

Unibertsitatera joan nintzen momentutik oso garbi izan dut irakasle izan nahi dudala, baina praktikaldia amaitu ostean, garbiago daukat irakasle izan nahi dudala. 

Materiala

Hau da erabiltzen duten materiala. Praktikaldian egon naizen bitartean liburuxka honekin aritu dira lanean eta bertan ariketa ezberdinak egiteko aukera izan dute.


Liburuxka. Gaia: Udazkena



Ariketa ezberdinak

2011/12/22

Ni praktiketan


Gure praktikaldia amaitzear dago, eta hilabete hau oso azkar pasatu zaidala aitortu behar dizuet. Nahiz eta nire bizitzako lehen praktikaldia ez izan, gauza asko ikasi ditut. Aurreko marrazkian azaldu nizuen, beste adin ezberdinekoekin aritu nintzela praktiketan, hain zuzen, 0-1 eta 2 urtekoekin, oraingo honetan 5 urtekoekin nago eta zeharo ezberdina izan dela iruditzen zait, urte batetik  bestera haurrak asko aldatzen baitira. 5 urtekoak, idazten eta irakurtzen ikasten ari dira, eta beraiei laguntzea asko gustatzen zait. Esperientzi polita izaten ari da eta oso gustura nago tokatu zaidan haur talde eta irakaslearekin.

Gogoratzen naiz, ikastola honetara orain dela hilabete bat etorri nintzenean. Oso urduri  joan nintzen, izan ere, ez nekien haurrak nola erreakzionatuko zuten, ez bainaiz inoiz egon 5 urteko haurrekin. Hasieran ez nekien nola jokatu, zer esan,… baina poliki-poliki lehen eguneko urduritasuna alde batera utzi eta aurrera jo nuen. Haurrekin konfiantza hartu dut, baita irakaslearekin ere. Egia esan, irakaslearekin oso ondo egon naiz, berak konfiantza eskaini baitit.  Irakasleak gauza asko azaldu dizkit eta egia esan, asko lagundu dit. Psikomotrizitate saioko gauza batzuk ere azaldu dizkit, oso ondo egon naizela esan behar dut.

Ez dakit egin dudan marrazkia ulertuko duzuen, baina orain azalduko dizuet. Egindako marrazkian, egunerokoa egiten azaltzen naiz. Egun batean, irakasleak egunerokoa egiteko aukera eman zidan, aitortu behar dizuet, egunerokoa egin nahi nuen galdetu zidanean erabateko urduritasuna sartu zitzaidala, baina horri aurre egiten jakin nuen. Gutxi gora behera, banekien nola egiten zuten egunerokoa. Denak, lurrean eseri eta arduraduna nirekin zutik geratu zen. Hasieran, urduri  nengoen baina denbora pasatzen zihoan neurrian, lasaitu eta nire urduritasuna alde batera utzi nuen. Esperientzi hau oso baliagarria egin zitzaidan, inoiz ez bainintzen egon horrelako kasu batean. Momentu batean, irakasle papera hartzeko aukera izan nuen eta asko gustatu zitzaidan. 

Esan behar dut,  batzuetan oso identifikatuta sentitu naizela haur bat edo bestearekin, izan ere, batzuk oso isilak  eta lotsatiak dira, eta ni txikietan horrelakoa nintzela etorri zait burura. Horrelako kasuetan, enpatia izatea oso garrantzitsua dela iruditzen zait, askotan haurren azalean jarri behar gara, eta guri gauza batzuk lotsa ematen diguten bezala, beraiei ere lotsa ematen diela eta hori onartu behar dela oso garrantzitsua da. 

Lehen esan dudan bezala, asko ikasi dut ikastolan egon naizen denbora honetan. Unibertsitatean ematen ditugun gaiak praktikan jartzeko aukera izan dut eta hori positibotzat hartu beharreko gauza bat da. Orain, praktikaldia amaitzean eta berriz ere unibertsitatera joaten garenean, lehen baina indar gehiagorekin joan behar naiz, hau baita nire gustuko lana eta irakasle izatea asko gustatuko litzaidake.

Badakit marrazkia ez dela ondo ikusten, baina ezin izan dut ondo jarri.